Herriak eta Hiriak
Jaiak
Antzara 'naturalek' saririk onenak lortu dituzte Lekeition
Agentziak | Erredakzioa
90 ontzik hartu dute parte desafioan: 56k gomazko antzara aukeratu dute eta gainerakoek hildako hegaztia.
Peio Alfonso Muniozguren izan da Antzar Eguneko irabazlea, hiru altxaldi eta lepoa lortuta, Lekeitioko (Bizkaia) Udalak jakitera eman duenez.
Muniozguren Erresaka ontziarekin lehiatu da, 52. tokian, eta 300 euroko saria eta txapela eraman ditu, antzara “natural” batekin lehiatu ondoren. Aurretik hildako hegazti bati lepoa kentzea ere lortu du.
Bestalde, Alvaro Galletebeitiak lortu du altxaldi kopururik handiena. Hamar altxaldi egin duenez, 300 euroko saria eskuratu du. Antzara “natural” batekin lehiatu da, Drogosuak ontzian, 70. lekuan.
Azkenik, dotoretasunaren saria Potosorri ontziak eraman du, Epaimahaiak 14 puntu eman baitizkio. Horrela, 150 euro eskuratu ditu.
90 ontzik hartu dute parte desafioan: 56k gomazko antzara (antzartek) aukeratu dute, eta gainerakoek, hildako hegaztia.