Herriak eta Hiriak
HARRAPAKETA
Gizon batek neska bat harrapatu ondoren ihes egin eta kokainan positibo eman du
Agentziak | Erredakzioa
Udaltzaingoak ikerketa abiatu du harrapaketaren nondik norakoak argitzeko.
37 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen, 12 urteko neska bat ibilgailuarekin harrapatu ondoren ihes egin eta kokainan positibo eman baitu. Gasteizko Udaltzaingoak jakitera eman duenez, gizonak ez zuen zirkulatzeko baimenik.
Harrapaketa Blas de Otero eta Donostia kaleen artean gertatu zen atzo (osteguna) 14:30ak aldera.
Udaltzaingoak ikerketa abiatu du harrapaketaren nondik norakoak argitzeko. Gizonak neska harrapatu ostean ihes egin zuen, baina Ertzaintzaren laguntzari esker minutu gutxi gerora harrapatu zuten.
Udaltzainek egindako droga probetan kokainan positibo eman ondoren. Neska Txagorritxu ospitalera eraman behar izan zuten arin zauritua.