Itxi

Herriak eta Hiriak

Albiste faltsua

Ez, ez dute abiaduraz ohartarazteko radar bat ezkutatu Bilboko Rodriguez Arias kalean

EITB.EUS

Azken orduotan denon ahotan dabil sare sozialetan eta WhatsApp bidez zabaldu den argazki bat, non abiaduraz ohartarazteko radar bat kale erdian ezkutatuta ikus daitekeen. Alabaina, albiste faltsua da.

  • Abiaduraz ohartarazteko radar bat kale erdian ezkutatuta izan daitekeena. Argazkia: Todoradares

    Abiaduraz ohartarazteko radar bat kale erdian ezkutatuta izan daitekeena. Argazkia: Todoradares

Azken orduotan denon ahotan dabil sare sozialetan eta WhatsApp bidez zabaldu den argazki bat, non abiaduraz ohartarazteko radar bat kale erdian ezkutatuta izan daitekeena ikus daitekeen. Alabaina, pertsona askok Bilboko Rodriguez Arias kalean ateratako argazki bat dela uste izan duten arren, internet bidez zabaldu den albiste faltsu bat besterik ez da.

Hala jakinarazi du Todoradares Facebook kontuak. Izan ere, irudian ezkutatuta ageri den gailu horrek ez du argazkirik ateratzen. Antza denez, kalean dagoen poluzioa neurtzeko asmatu duten makina berri bat da.

Gainera, argazki hori ez dute Bilbon atera, kutsadura neurtzeko froga horiek Madrilen egin baitituzte.