12:52

Herriak eta Hiriak

Garraiobide publikoak

EuskoTrenek zerbitzu bereziak eskainiko ditu Behobia-Donostia lasterketa dela eta

EITB.EUS

Zerbitzua 07:15etik 14:30era indartuko du konpainiak, Amaratik, Lasarte-Oriatik eta Zumaiatik tren gehiago eskainita.

  • Topoaren tren bat, EiTBren artxiboko irudi batean.

    Topoaren tren bat, EiTBren artxiboko irudi batean.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Behobia-Donostia lasterketa dela eta, EuskoTrenek zerbitzu bereziak eskainiko ditu igandean, 07:15etik 14:30era.

Tren konpainiak ohar batean azaldu duenez, Irun Ficobara joan nahi duten korrikalariek Amaratik zein Lasarte-Oriatik eta Zumaiatik ohiko zerbitzura tren gehigarriak izango dituzte goizean goiz. Tren horietako batzuk erdi-zuzenak izango dira. Era berean, lasterketan zehar eta 14:30era arte, Topoaren zerbitzua indartu egingo da, bidaiari asko aurreikusten baitira.

Bezperan, azaroaren 10ean, tren gehiago egongo dira Ficoban egingo duten 'Lasterketaren Azoka'ra joateko. 10:00etatik 18:00etara, Hendaia eta Amara artean (noranzko bietan) 15 minutuz behin ibiliko dira trenak.

Tren horiek Anoetara, AEB-Samoa errugbi partida ikustera, joan nahi dutenei emango diete zerbitzua.

 

Iruzkinak

  • Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena