12:40

Herriak eta Hiriak

Erasoa

Gizon bat atxilotu dute Santurtzin lapurreta saiakera eta erasoa egotzita

Agentziak | Erredakzioa

Atxilotuak mosketoi bat burdinazko ukabil gisa jarri eta lapurtzen saiatu ostean, biktimari eraso egin zion.

  • Santurtzi. Argazkia: Jesus Maria Tortajada

    Santurtzi. Argazkia: Jesus Maria Tortajada

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Ertzaintzak 29 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo, igandea, Santurtzin, lapurreta saiakera eta erasoa egotzita. Atxiloketa Santurtziko osasun zentro baten inguruetan gertatu zen, 07:30ean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Biktimaren kontaketaren arabera, metroan zeudela atxilotuak mosketoia burdinazko ukabil gisa jarri, mehatxu egin eta irakurtzen ari zen liburu elektronikoa lapurtzen saiatu zen.

Biktima metrotik jaitsi arren, erasotzaileak jarraitu eta dirua eskatu zion, baina gizonak ezetz esan eta aurrera jarraitu zuen; orduan, erasotzaileak mosketoiarekin aurpegian jo eta sudurrean zauria egin zion.

Erasoa ikusi zuten lekukoek Ertzaintzari deitu zioten, gertatutakoaren berri emateko, eta agenteek handik gutxira atxilotu zuten. Erasotzaileak agente bati ere eraso zion atxilotzen ari zirenean.

Agenteek polizia-etxera eraman zuten atxilotua, eta epailearen esku utzi dute jada. Aurrekari penalak ditu.



Iruzkinak

  • Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena