15:28

Herriak eta Hiriak

Ikuskizunak

Bilbok ez du animalia basatiak erabiltzen dituen zirku ikuskizunak kontratatuko

Agentziak | Erredakzioa

Bilboko Udalbatzak aho batez onartu du hirian kontratatzen diren zirku ikuskizunek animalia basatirik ez izatea.

  • Bi elefante Bilboko zirkuaren atarian

    Bilboko Zirkua. Argazkia: Xabier Elguezua

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Bilboko Udalbatzak aho batez onartu du, ostegun honetan, hirian kontratatzen diren zirku ikuskizunek animalia basatiak ez izatea.

Udalberrik (Ezker Anitza eta Equo) Bilbo "animaliak erabiltzen dituzten zirkurik gabeko hiria" aldarrikatzeko eskatu dio Udaleko Gobernuari (EAJ eta PSE).

Hori horrela, zirkuak kontratatzeko baldintzak aldatzeko proposamena egin du Udal Gobernuak, "animalia basatiak erabiltzen dituzten enpresak kontratatuko ez dituztela bermatzeko".

Azkenik, Udalbatzak Udal Gobernuren zuzenketa jaso eta proposamena onartu du, Udalberriren, EH Bilduren, PPren eta Ganemos Goazenen babesarekin.

Iruzkinak

  • Publizitatea

    orain albiste

    Albiste gehiago

    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena