Herriak eta Hiriak
2019ko aurrekontuak
Gasteizek aurrekontuak luzatu ditu, ez baitu EH Bildurekin akordiorik lortu
agentziak | erredakzioa
Tokiko Gobernu Batzordeak aparteko bilera egin du gaur goizean 2019ko aurrekontuen proiektua bertan behera uzteko.
-
Gasteizko Udala. Argazkia: EiTB
Gasteizko Udalak aurtengo aurrekontuak luzatuko dituela iragarri du, ez baitu EH Bildurekin 2019ko aurrekontuen inguruan akordiorik adostu.
Gasteizko Udaleko iturriek jakinarazi dutenez, Tokiko Gobernu Batzordeak aparteko bilera egin du gaur goizean 2019ko aurrekontuen proiektua bertan behera uzteko.
EAJ eta PSE gobernukideek ez dute EH Bildurekin akordiorik lortu; Aurretik ere, PPk eta Podemosek akordioa adosteko negoziazioak bertan behera utzi zituzten.
Udalak gaur (astelehena) eta bihar eztabaidatu behar zituen oposizioaren osoko zuzenketak zein zuzenketa partzialak, baina azken mementoan kontuen zirriborroa bertan behera utzi dute, eta hortaz, aurrekontuak luzatu beharko dituzte Gasteizen.