Itxi

Herriak eta Hiriak

Nafarroa

Pertsona bat Nafarroako Ospitalera eraman dute sute batean kea arnastu ondoren

Agentziak | Erredakzioa

Sutea 01:45ean piztu da, San Lorenzo kaleko 8. zenbakian. Sua eskailera-buruan piztu da, eta suhiltzaileak bertaratu dira sugarrak itzaltzera.

  • Suteak kalteak eragin ditu etxebizizan

    Sutea Iruñean. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak

Pertsona bat Nafarroako Ospitalera eraman behar izan dute, Iruñeko etxebizitza batean piztutako sutean kea arnastu baitu.

Sutea 01:45ean piztu da, San Lorenzo kaleko 8. zenbakia duen atarian, Iruñeko Udaltzaingoak jakinarazi duenez.

Sua eskailera-buruan piztu da, eta suhiltzaileak bertaratu dira sugarrak itzaltzera.

Bizilagunak bertan artatu dituzte, baina bat horietako ospitalera eraman behar izan dute.