Itxi

Herriak eta Hiriak

GABONAK

Donostian Olentzero eta Mari Domingiren geldialdi bat izango da arratsaldean

EITB.EUS

Bikoteak 16:00etan jaitsiko da Urgulletik bikotea, Udalbatza Aretoan haurren gutunak jasotzen hasteko, 16:30ean. Desfilea 18:30ean hasiko da Boulevardean.

1:11

Olentzero eta Mari Domingi Donostiatik pasatuko dira abenduaren 24an. Bikotea Urgull menditik jaitsiko da, 16:00etan, eta Udalbatza Aretora joko du. Han, Donostiako umeen gutunak jasoko dituzte, 16:30etik 18:00ak arte, Udalbatza Aretoan.

Bidean, Gero Axularreko eta Eskola Dantza Taldeko dantzariak, bost txotxongilo erraldoi eta trikitilariak joango dira bikotearekin batera.

Denbora tarte horretan, haurrentzako hainbat tailer egingo dituzte Alderdi Ederren. Zapia eta abarkak nola jartzen diren eta ogia eta gailetak nola egiten diren ikasiko dute bertan umeek. Gainera, Olentzero eta Mari Domingirentzako marrazkiak egin ahalko dituzte.

Desfilea Boulevard zumardian hasiko da, 18:30ean, eta Hernani kaletik, Loiola kaletik, San Martzial kaletik, Getaria kaletik, Askatasunaren Hiribidetik, Gipuzkoa Plazatik, Elkano kaletik eta Boulevarretik jarraituko du, Alderdi Ederrera heldu arte.

Desfilearen amaieran, Olentzerok eta Mari Domingik udaletxearen aurrean egingo dute agurra, 19:30 aldera.