Itxi

Herriak eta Hiriak

Sutea

Bi zauritu Gasteizen, etxebizitza batean sutea piztu ostean

Agentziak | Erredakzioa

Sua, antza, koltxoi batean piztu egin da eta ke ugari sortu du. Sutearen ondorioz, etxebizitza osoa hustu behar izan dute.

Gasteizko Pintore kaleko bi lagun zauritu dira kea arnastuta, etxebizitza batean sutea piztu ostean. Gainera, suak sortutako arazoak direla eta, eraikin osoa hustu behar izan dute.

Sutea goizeko hamaikak aldera piztu da, Pintore kaleko 38. zenbakiko beheko solairuko etxe batean, Gasteizko alde zaharrean.

Sutea, antza, koltxoi batean piztu egin da, suhiltzaileen arabera, hori izan baita tokirik kaltetuena.

Suteak ke ugari sortu du eta eraikineko bizilagun guztiak irtenarazi behar izan dituzte suhiltzaileak lanean aritu diren bitartean. Ordubetera sutea itzalia eta bizilagunak beren etxeetara itzuli ahal izan dira.