Itxi

Herriak eta Hiriak

Alerta laranja olatuengatik

Donostiako Pasealeku Berria, itxita olatu handiak direla eta

Agentziak | Erredakzioa

Horrez gain, 22:00etatik aurrera, Zurriolako kai-muturrerako eta Eduardo Chillida pasealekurako sarbidea ere zarratuta egongo da.

  • Donostiako Pasealeku berria.

    Sei metroko olatuak espero dira biharko. Artxiboko argazkia: EFE

Oinezkoentzat zein ibilgailuentzat itxita egongo da arratsalde honetan Donostiako Pasealeku Berria, Donostiako Udalak jakinarazi duenez. Gaurko 5 metroko olatuak espero dira; bihar, berriz, 6 metrorainokoak. Hori dela eta, olatuok kostaldean kalteak egin ditzaketela eta, abisu horia eta alerta laranja ezarri du Segurtasun Sailak gaurko eta biharko.

Hain zuzen ere, Argazkilaritza Elkartetik aurrera itxi dute pasealekua, eta 22:00etan, Soraluze kaletik aurrera ere egingo dute. Ordu horretatik aurrera, Zurriolako kai-muturrerako eta Eduardo Chillida pasealekurako sarbidea (Haizearen Orrazia eskultura multzora doana) ere zarratuta egongo da.

Pasealekuok asteazkeneko 15:00ak arte egongo dira itxita.