Itxi

Herriak eta Hiriak

Sutea Gipuzkoan

Bi ertzain arin zauritu dira Hernanin piztutako sute batean

Agentziak | Erredakzioa

Sutea Antxieta kaleko edukiontzi batean piztu da. Bestalde, sugarrak inguruko etxabe batera heldu dira eta gaineko etxebizitzak hustu behar izan dituzte ordubetez.

Bi ertzain artatu behar izan dituzte Hernanin piztutako sute batean kea arnastu baitute. Sutea edukiontzi batean piztu da eta, horren ondorioz, inguruko eraikin bat hustu behar izan dute ordubetez, sugarrak edukiontziaren ondoko etxabe batera iritsi baitira.

Sutea bart gauerdia aldera piztu da Antxieta kalean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Sutearen ondorioz, gainera, ondoko eraikineko familiak irtenarazi dituzte.

Sugarrek inguruetan aparkatuta zegoen ibilgailu bati ere kalteak eragin dizkiote.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du sutearen nondik norakoak argitzeko.