Itxi

Herriak eta Hiriak

Kontzertuak

Lola Indigo, La Pegatina eta Esne Beltza, Barakaldoko jaietan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Kontsultatu hemen Barakaldoko jaietarako baieztatuta dauden kontzertu guztiak.

  • Lola Indigo

    Lola Indigo

Lola Indigo, La Pegatina eta Esne Beltza izango dira Barakaldoko Karmengo jaietan arituko diren artista eta taldeetako batzuk, Udalak baieztatu duenez. Hain zuzen ere, uztailaren 13tik 21era ospatuko dituzte festak.

Hauek dira baieztatuta dauden kontzertuak:



Larunbata, uztailak 13

21:30 Anaien Parkea: Urko eta Udal Banda

23:30 Herriko Plaza: Lola Indigo


Igandea, uztailak 14

20:30 Anaien Parkea: Jon Allende + Txistularien udal banda

23:30 Herriko Plaza: Euskal dantzak


Astelehena, uztailak 15

23:00 Herriko Plaza: Jorge Blass


Asteartea, uztailak 16

23:00 Herriko Plaza: Los Reyes del Guateque

23:00 Anaien Parkea: DJ gaua


Asteazkena, uztailak 17

23:00 Herriko Plaza: Jimeno's Band (Joaquin Sabinari omenaldia) + Barakaldoko Udal banda


Osteguna, uztailak 18

22:00 Anaien Parkea: Sara Hebe + Zoo


Ostirala, uztailak 19

22:00 Anaien Parkea: Tximeleta

23:00 Herriko Plaza: Esne Beltza


Larunbata, uztailak 20

21:00 Anaien Parkea: Adarrots + Hesian

23:30 Herriko Plaza: La Pegatina