Itxi

Herriak eta Hiriak

Musikauzo

Musikak Bilboko karrikak hartuko ditu larunbatetik aurrera

eitb.eus

Ekainera arte 54 emanaldi aurreikusi ditu Musikauzoren egitarauak, gehienak ostiraletan eta larunbatetan.

  • Kontzertua.

    Kontzertua. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.

Fanfarrek, kaleko musika emanaldiek eta beste musika proposamen batzuek Bilboko bazter guztiak hartuko dituzte larunbat honetatik aurrera eta ekainaren 23ra bitartean, Musikauzo ekimenaren baitan, Bilboko Udalak agiri batean jakitera eman duenez.

Ekainera arte 54 emanaldi aurreikusi ditu Musikauzoren egitarauak, gehienak ostiraletan eta larunbatetan. Trikitixa, bandak, orkestrak, fanfarreak, musika elektronikoa, batukadak edo funkiak musika eta festa eskaintza osatzen dute. Musika hiriko barruti guztietan izango da, kalean.

AGENDA (MAIATZA)

Maiatzak 4
11:00 Bilboko Txistularien Banda, Elorrieta
11:00 Ardoa Barrura, Txurdinaga (Juan Gaiarre kalea)
13:30 Molto Vivace Brazzlet MV, San Francisco (Maiatzaren 2ko kalea)
19:30 Disko – Family, Zabala (Xenpelar kalea)

Maiatzak 5
11:30 Molto Vivace Brazzlet MV, Otxarkoaga (Kepa Enbeita plaza)

Maiatzak 10
19:30 Arangoitiko Batuke Bulegoa, Arangoiti
21:00 Los Primos a compas de flamenkito, Zorrotza pilotalekua

Maiatzak 11
11:30 Bitxo do Samba Batukada, San Frantzisko (Maiatzareb 2ko kalea)
20:30 Orkestra Elektrotxaranga, Arangoiti

Maiatzak 12
11:00 Deustuko Gaiteroak, Arangoiti

Maiatzak 17
19:30 Dunbots Fanfarria, Zurbaranbarri (Iturriondo plaza)
22:00 Ilargi Beltza Taldea, Txurdinaga (Garai lorategiak)

Maiatzak 18
19:30 Matraka Elektrotxaranga, Miribilla (Gernika lorategiak, 29)
21:00 Zazkel, San Frantzisko (Mariaren Bihotza plaza)

Maiatzak 24
20:00 Ardoa Barrura, Uretamendi

Maiatzak 25
11:00 Bilboko Txistularien Banda, Uretamendi
18:00 Sándalo Orquesta, San Adrián (Floresta parkea)
20:00 Disko-Family, Solokoetxe (Zumarraga plaza)

Maiatzak 31
18:30 Charlot Dixie Jazz Band, Casilda Iturrizar parkea
19:30 Orkestra Elektrotxaranga, Castaños (Funikular plaza)