Herriak eta Hiriak
BIZKAIA
EITB.EUS
Adreiluak Pozokoetxe gizarte-etxeko toldoaren gainera erori dira, baina inork ez du minik hartu.
Adreiluak Pozokoetxe gizarte-etxeko terrazara erori dira. Argazkia: eitb.eus
Basaurin, etxebizitza bateko balkoi baten zatia jausi da gaur goizean Pozokoetxe gizarte-etxeko terrazaren gainera, baina inor ez da zauritu, eitb.eus-ek jakin ahal izan duenez.
Ezbeharra goizeko hamarrak aldera gertatu da, lekukoek eitb.eus-i kontatu diotenez. Zehazki, goiko etxebizitzako adreilu sorta bat erori da gizarte-etxeko toldora.
Gertaeraren unean, pertsona bat zegoen terrazan. Hala ere, ez du minik hartu.
Basauriko udaltzainak bertaratu dira eta ingurua hesitu dute.
Pozokoetxe gizarte-etxea. Argazkia: eitb.eus
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
© EITB - 2023 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa