Itxi

Herriak eta Hiriak

METRO BILBAO

Metro zerbitzua gau osoan, ostiraletan eta jai bezperetan, urrira arte

EITB.EUS

Metro Bilbaoren udako ordutegia ekainaren 7tik irailaren 27ra arte egongo da indarrean.

  • Metro Bilbaoko gidariaren kabina, barrutik

    Metro Bilbaoko gidariaren kabina, barrutik. Artxiboko argazkia: EFE

Ekaineko, uztaileko, abuztuko eta iraileko ostiraletan eta jai bezperetan, gauez, etenik gabeko zerbitzua eskainiko du Metro Bilbaok.

Bilboko metroaren udako ordutegia ekainaren 7tik irailaren 27ra arte egongo da indarrean. Gauzak horrela, udako ostiral guztietan eta jai bezperetan (uztailak 24, 30 eta abuztuak 14) trenak ibiliko dira gau osoan zehar.

Azken urteotan ohiko bihurtu den legez, Bilboko metroaren ordutegia egokituko dute, udako beharretara egokitzeko.

Metro Bilbao ordutegia