Itxi

Herriak eta Hiriak

Ospakizunak

Bilboko Gau Zuriaren egitaraua

eitb.eus

Bilbao 700 Fundazioak antolatu du ekimena, eta ekainaren 14ean eta 15ean egingo dute. Soinu, antzerki eta musika ikuskizunek beteko dute egitaraua.

  • Gau Zuriaren argiztapena

    Gau Zuria: Xabier Elguezua

Bilbao 700-III Millenium Fundazioak 30 ekitaldi baino gehiago programatu ditu ekainaren 14an eta 15ean, batera ospatzeko Gau Zuriaren hogeigarren edizioa eta Bilboren sorreraren urtemuga.

Hirira hurbiltzen diren guztiek ibilbide atsegin eta parte-hartzaile batean gozatu ahal izango dute antzerkiaz, musikaz, bideo-mapping-ez, argi eta soinuzko ikuskizunez, dantza urbanoaz eta zentzumenentzako esperientziez.

Gau Zuriaren bi jardunaldiotan ikusleek gizaki itxurako figura erraldoiak ikusiko dituzte Euskalduna Jauregiko teilatuan, antzerki pilulak dastatu ahal izango dituzte Casilda Iturrizar parkeko pergolan, Bilboko Udaletxea baso animatu bihurtzen ikusiko dute eta Arriaga antzokiko bideo-mapping-az gozatu ahal izango dute.

Ahotik sugarrak jaurtiz itsasadarra zeharkatuko duen herensuge bat, Euterpe jainkosa, Bilboko semaforoetatik ateratako gizontxoak, Tetris joko erraldoi bat eta Denborapasen Lorategi bat izango ditugu hirian ekainaren 14an eta 15ean, bi gau ahaztezinetan.

Gau Zuriaren hasiera-ordua ezberdina izango da gozatu nahi den emanaldi motaren arabera. Argiztapenak, adibidez, gaueko 22:30ean hasi eta goizeko 02:00etan bukatuko dira. Ikuskizunek, berriz, ordutegi desberdina izango dute emanaldien arabera.

Gainera, lehen aldiz bisitatu ahal izango da egunez ere Gau Zuriaren zirkuituko instalazio bat. Arboria izenekoa, hain zuzen, Casilda Iturrizar parkean jarriko dena. Hauxe izango da ordutegia: ekainaren 14an arratsaldeko 18:00etatik goizaldeko 02:00etara eta ekainaren 15ean goizeko 11:00etatik eguerdiko 14:00etara eta arratsaldeko 18:00etatik goizaldeko 02:00etara.

Egitaraua

1.- ABESTIZ ETA SOINUZ (SANTIAGO KATEDRALEKO ATARIA)

Santiago Katedraleko atarian hainbat kontzertu eskainiko dituzte Bilboko lau musika-talde eta abesbatzek: Bilboko Akordeoi Orkestra Sinfonikoak, Bilboko Koralak, San Anton abesbatzak eta San Antonio Iralabarri abesbatzak.

  • Larunbatean, ekainak 15, 19:00etan: Bilboko Akordeoi Orkestra Sinfonikoa
  • Larunbatean, ekainak 15, 20:30ean: Bilboko Koral Elkarteko Haur Abesbatza eta Euskeria Abesbatza
  • Larunbatean, ekainak 15, 22:00etan: San Anton abesbatza
  • Larunbatean, ekainak 15, 23:15etan: San Antonio Iralabarri abesbatza

2.- FRAKTAL. (EUSKAL MUSEOA)

Matematika bidezko soinu eta irudi instalazio interaktiboa. Mapping proiekzioa lurrean eta leihateetako arkuetan, konputazio zientziez eta matematika fraktalez sortutako ikusizko konposizioekin. Euskal museora instalazioaz gozatzera joango den publikoa obraren parte aktibo izango da. Infragorrizko kamera baten bidez mapa bat lortzen da, eta han, ordenagailuko sagu baten antzera, bertaratuek masa bat osatuko dute adierazteko zein zenbaki edo kolore erabiliko diren une bakoitzean. Publikoaren presentziak matematika fraktala sortzen du eta naturako objektuak interpretatzen ditu forma organikoak marrazteko eta soinu-sentsazioak sentitzeko. Matematika horrek portaera kontaezinak eta pieza bakanak sortzen ditu.

Ekainak 14 eta 15: 22:30etik 02:00etara, etenik gabe.

3 eta 4.- LOS EXTINTOS / UNIVERSE. KALEKO ANIMAZIOA

Argi eta soinuzko desfile ibiltariak, fantasiazko mundu batera garamatzatenak.

Ekainak 14 eta 15. 20:30etik 00:00etara.

5.- EHUNDURA. (ARRIAGA PLAZA)

Mapping orijinal honekin Arriaga antzokiko fatxada estaliko da. Proiekzio jarraitu batek modu pausatu eta harmonikoan dekoratuko du eraikin hori gau osoan. Publikoak noiznahi gozatu ahal izango du ikuskizunaz, Arriaga antzokia etengabe egongo baita argiztatuta.

Ekainak 14 eta 15, 22:30etik 02:00etara.

6.- ITSASADARRAREN MENDEBALDEAN. (RIPA KALEA)

Itsasadarraren mendebaldeko banda prest dago Saloonera hurbiltzen diren kanpotar inkautoak lumatzeko. Dirua, kartak eta endalar-freskagarria izango dira mendebaldeko estilo petoan eskainiko den magia-ikuskizun honen osagaiak. Magiaz betetako ikuskizun parte-hartzaile umoretsua publikoaren gozamenerako.
Hurbileko magiaren eszena Gau Zuriko publikoari hurbildu nahian, Tor eta Txoborro magoek mendebalde urruneko legendak hartuko dituzte oinarri ikuskizun magiko eta paregabe bat eskaintzeko. Mendebaldeko saloi mitikoetako giroa, kartaz, tranpatiz eta iruzurgilez betea… horixe izango da ikusgai Ripa eta Villarías kaleetan.

Ekainak 14 eta 15, 20:30etik 02:00etara.

7.- KALEIDOSKOPIOA. (AREATZAKO PASEALEKUA)

Itsasargi baten barruan kaleidoskopio handi bat egongo da, publikoak berarekin elkarreragin dezan eta, instalazioaren buru optikoaren errotazioa aprobetxatuz, ispiluak biraraziko ditu azkenik gabeko mugimendu batean.

Ekainak 14 eta 15, 22:30etik 02:00etara.

8.- MARGO BIZIAK. (BILBOKO UDALETXEA)

Udaletxea forma eta kolore orijinalez jantziko da, bideo-proiektoreen bitartez zuzenean margotuta. Marrazkiak eta proiekzioa konbinatzen dituen sistema batek koloreztatuko du zuzenean Bilboko Udaletxeko fatxada.

Ekainak 14 eta 15, 22:30etik 02:00etara.

9.-KOLOREZKO KIMUAK (CAMPO VOLANTÍN PASEALEKUA)

Made in Bilbao lanpara-tulipak Campo Volantín pasealekuan jarri dira aurten. Kolorezko Kimuak instalazioa Bilbao 700-III Millenium Fundazioak ekoitzi eta gauzatu du Tejidos Matías saltokiaren laguntzarekin. Performance hau 100 bat tulipak osatzen dute, oihal eta estanpatu desberdinekin Gau Zurirako diseinatu eta fabrikatuak. Bilboren urteurreneko ospakizunetan hiriko hainbat gunetara egokitutako instalazioa da. Aurten, Kolorezko Kimuak tulipa-bodegoia Campo Volantín pasealekuan jarriko da, eta hortik abiatuta ibilbide bat egingo du udaletxeko instalazioetatik Albia eraikinaren fatxadan proiektatuko den Gran Arcade jolas interaktiboraino.

Ekainak 14 eta 15, 22:30etik 02:00etara.

10.-GRAN ARCADE. (ALBIA ERAIKINEKO FATXADA)

Gran Arcade tetris-jokoan parte hartzera hurbiltzen den publikoak aukera izango du Albia eraikinaren fatxadan proiektatuko den bideojoko klasiko horretan jokatzeko. Jokalariak binaka lehiatu ahal izango dira denbora jakin batez tamaina handiko instalazio horretan. Campo Volantín pasealekutik jokatu ahal izango da.

Ekainak 14 eta 15, 22:30etik 02:00etara.

11.-FRONTIER. (BIZIKIDETZA PLAZA)

Instalazio honek zalantzan jartzen ditu mugei buruzko gure nozioak eta errealitatearen interpretazioa. Elkarrizketa bat ordenaren eta desordenaren, errealitatearen eta bere interpretazioaren artean.

Ekainak 14 eta 15, 22:30etik 02:00etara.

12.-ARGIZKO IZAKIAK. (URIBITARTE KALEA)

Bideomapping instalazio honek Bilboko semaforoetan bizi diren silueta txiki eta argitsuak “erreskatatuko” ditu. Asperturik laukitxo batean bizitzen, semaforoetako gizontxoek jauzi egingo dute kanpora egoera harrigarriak sortzeko hiriko elementuekin elkarreraginez.

Ekainak 14 eta 15, 22:30etik 02:00etara.

13.-NEFELIBATA. (URBITARTE PASEALEKUA)

Kanpotik argitutako 64 esferak zeru bat osatzen dute, ekitaldi honetarako prestatutako soinu-banda batek eragindako argi-sekuentziak sortzen dituena. Zorua, berriz, ispilu bat izango denez, sabaia islatuko du eta ikusleari sentiaraziko dio murgilduta dagoela, esferen irudi dinamikoak goitik eta behetik helduko zaizkiolako.

Ekainak 14 eta 15, 22:30etik 02:00etara.

14.- STEPS OF FAITH. (ZABALGUNE ERAIKINA)

Argi eta soinu instalazio honek erronka jotzen dio ikusleari korrontea pasabideetatik gurutza dezan, argi digitalezko ibai baten gainean ibiliz. Steps of faith korrontea aldatu eta eraldatu egiten da denborarekin, errepikatu gabe, eta badaki aldatzen bere norabidea, abiadura eta intentsitatea. Gau Zurirako proposamen hau zeharkatzen duen bisitaria argiak eta soinuak inguratua geratzen da, ikusezin bihurtua, eta aukera du modu intimoan bizitzeko etengabe aldatzen ari den lurralde ezezagun hori zeharkatzearen ekintza.

Ekainak 14 eta 15, 22:30etik 02:00etara.

15.- GNOMOAK (MUTUALIA ERAIKINEKO LORATEGIA)

Izaki txikiz populatutako basoa, musikak lagundurik.

Ekainak 14 eta 15, 22:30etik 02:00etara.

16.- BIDE URDINA. (ERCILLA KALEA)

Ercilla kaleko oinezkoen pasabideko farolak itxuraldatu eta argiz jantziko dira Bilboren sorreraren urtemuga ospatzeko.

Ekainak 14 eta 15, 22:30etik 02:00etara.

17. SFERA. (AZKUNA ZENTROA)

Argi-esfera handi bat, soinu-konposizio batekin sinkronizatua eta angelu desberdinetatik ikusten diren distira hipnotiko eta harrigarriak sortzen dituena. Esferak 315 bonbila ditu, eta denak kontrolatzen dira denbora errealean horretarako sortutako software baten bidez. Ispiluz osatutako azalera batek makinak ezkutatzen ditu eta argi-bola handi bat ikusarazten dio publikoari, angelu desberdinetatik ikusten diren isla hipnotiko eta harrigarriak sortzen dituena.

Ekainak 14 eta 15, 22:30etik 02:00etara.

18.- RYTHMUS (INDAUTXU PLAZA)

Argi-totem interaktiboen multzo zirkular batean aurrez aurre konektatutako bi pertsonaren bihotz-taupadak birsortzen dituen instalazioa da Rythmus. Gau Zuriko esperientzia hau probatzera ausartzen diren pertsonen bihotz-taupadek ematen diete bizia totem horiei.

Ekainak 14 eta 15, 22:30etik 02:00etara.

19.- GAUERDIKO LORATEGIA (MISERIKORDIAKO LORATEGIA)

Ingurune natural batean kokatutako instalazio multzoa, bisitaria esploratzaile bihurtzen duena eta gonbit egiten diona berriro deskubritzera inguruko magia. Asmoa da berreskuratzea parkeek iparraldeko tradizioetan betidanik izan duten misterio, alegia eta sorginkeria airea. Balioan jarri nahi dira gure berdeguneak, eta ingurunearekiko konexioa berreskuratu nahi da Miserikordiako parkean kokatutako elementu magikoak deskubrituko dizkigun ibilbide batean barrena.

Ekainak 14 eta 15, 22:30etik 02:00etara.

20.- ARBORIA (CASILDA ITURRIZAR PARKEA)

Arboria pasabide bat da Arcadiako paradisu galdura. Argizko egitura puzgarri honek hiru kupula ditu, 8 metroko altuerakoak eta dodekaedro izarkara itxurakoak, eta bakoitza kolore batekoa (gorria, berdea eta urdina). Eta, horrekin batera, Ekuadorreko Baso Hodeitsuko soinuak eta ikuskizun honetarako sortutako piano konposizio bat entzungai. Instalazio hau zabalik egongo da egunez ere.

Ekainaren 14an arratsaldeko 18:00etatik goizaldeko 02:00etara eta ekainaren 15ean goizeko 11:00etatik eguerdiko 14:00etara eta arratsaldeko 18:00etatik goizaldeko 02:00etara.

21.- 7 MINUTU (CASILDA ITURRIZAR PARKEKO PERGOLA)

Performance honek Bilborekin lotutako zazpi istorio kontatuko dizkigu 7 minutuko antzezlan laburretan. 7 sofa, 7 pertsonaia eta 7 istorio, gure hiriko pasarterik bitxienetako batzuk ezagutzeko formatu desberdin batean. Publikoak esperientzia intimo bat biziko du Bilboko pertsonaia esanguratsuenetako batzuen eskutik.

Ekainak 14, arratsaldeko 18:00etatik gaueko 22:15etara (irrati-sofak) eta gaueko 22:30etik goizaldeko 02:00etara zuzeneko emanaldiak.
Ekainak 15, arratsaldeko 12:00etatik gaueko 22:15etara (irrati-sofak) eta gaueko 22:30etik goizaldeko 02:00etara zuzeneko emanaldiak. 

22.- EUTERPE (ARTE EDERREN MUSEOA)

Euterpe eskulturaren ingururako moldatutako lan koreografikoa, The Big Game piezako materialetatik abiatuta. Museorako sarrera dohainik 21:00etatik 00:00ra.

Ekainak 14 eta 15. Emanaldiak: 22:30, 23:15, 00:00, 00:45.

23.- IBERDROLA JAZZ ERRITMOAN (IBERDROLA DORREKO ATRIOA)

Cool Jazz garbienaren zapore eta estiloarekin, Joshua Edelman piano-jole newyorktarrak eta Sweet Jazz Delicacy taldeak 50eko hamarkadako New Yorkera garamatzate omenaldi bat egin beharrez sormen, inspirazio eta bikaintasun musikalaren gailurra jo zuen garai oparo hari. Eszenaratze honekin betiko balada liriko intimoen lilura eta sinpletasun zoragarria biziberritzen zaigu, entzuleak gogora eta goza dezan. Esperientzia ahantzezina.

Ekainak 14 eta 15. Emanaldiak: 22:30, 23:15, 00:00 eta 00:45etan. Sarrera librea aforoa bete arte.

24.- INDALA (GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA)

Guggenheim Bilbao Museoan integratutako Urban Dance ikuskizun garaikidea.

Ekainak 15. Emanaldiak: 21:30; 22:30; 23:30 eta 00:30ean.

25.- SUSTRAIETATIK (DEUSTUKO UNIBERTSITATEA)

Adierazpen artistiko desberdinen ikuskizunak Deustuko Unibertsitateko klaustroan.

Ekainak 14 eta 15. 20:30etatik 00:30etara bitartean.

26.- IPURTARGI TXALAPARTARIA (EHU-UPV)

UPV-EHUren Bizkaia Aretoa eraikinean jarritako argi- eta soinu-instalazio interaktiboa. Ikusleak instalazioarekin elkarreragingo du, eraikinean islatuko diren argi efektuak eta soinu nahiz ikusizko sekuentzia erakargarriak sortuz. Argi eszena horiek txalaparta bat manipulatuz sortuak dira. Instalazio honen eduki formala eta teknologikoa UPV/EHUko Arte Ederren fakultateko Arte Garaikide Teknologiko eta Performatiboko Masterreko ikasleek egin dute, eta elkarreragina sortzen duen programa informatikoa ere UPV/EHUn bertan eginiko ikerketa-lan baten emaitza da.

Ekainak 14 eta 15. 22:30etik 02:00etara.

27.- SUGARRAK (ARRUPE-DEUSTUKO ZUBIA PASABIDEA)

Ikuskizun hau Itsasadarrean barrena ibiliko da bi elementu hauekin: sugarren baleta eta herensugea, soinu-banda oso dramatiko eta indartsu batek lagundurik.

Ekainak 14 eta 15. 3 emanaldi: 22:30; 23:30 eta 00.30ean.

28.- ITSASARGIAK (EVARISTO CHURRUCA KAIA)

Gau Zurirako galaz jantzitako kale- farola ilaren artean ibiliko gara, paseoan eta argazkiak egiten. Evaristo Churruca moilako farolek iragarriko dute iritsi dela Bilbora GAU ZURIA.

Ekainak 14 eta 15, 22:30etik 02:00etara.

29.- THE LAKE OF LIGHT (EUSKALDUNA JAUREGIKO URMAELA)

Ikuskizun honek esperientzia paregabeak eskaintzen ditu elkarrekin konbinatuz argi-efektu zoragarriak eta argiztapen orokorrarekin eta soinu inguratzailearekin sinkronizatutako konposizioak.

Ekainak 14 eta 15. 22:30etik 02:00etara.

30.- FANTASTIC PLANET (EUSKALDUNA JAUREGIA)

Gizaki itxurako figura handiek inbadituko dute hiria Bilboren urtemugako gauean. Pertsonaia baketsu horiek Euskalduna Jauregiko teilatuan lur hartuko dute eta gure planeta esploratuko dute lasai eta adeitsuki.

Ekainak 14 eta 15, 22:30etik 02:00etara.

31.- ASMAKIZUNEN AZOKA (BILBOKO ITSASADARRA ITSAS MUSEOA)

Hainbat asmakizun eta makina zientifikoz osatutako instalazioa. Bertan agertzen dira aisialdirako zientzia, magnetismoa eta argindarra, telegrafoa, irratia, jarraitutasuna eta energia.

Ekainak 14 eta 15, 20:30etik 00:30era