Herriak eta Hiriak
Udako zinema
Bilboko Udalak aire libreko zine saioak eskainiko ditu udan
Eitb.eus
Saio guztiak 21:30ean hasiko dira, euskal film labur batekin, eta ondoren film luzea emango da.
-
'Handia' filmeko irudi bat. EITBko bideo batetik ateratako irudia
Bilboko Udalak 'Udan zinea zure auzoan' ekimena errepikatuko du uztailaren 16tik abuztuaren 13ra bitartean. Helburua auzoetako kultur eskaintza udako jarduera batekin zabaltzea da, kaleko kulturaz gozatzeko.
Bilboko Udalak jakinarazi duenez, zikloaren bosgarren edizio honetan film laburrak eta luzeak biltzen dituzten zortzi saio programatu dira, batzuk euskal zinemagileek egindakoak, eta beste batzuk klasikoak eta ekoizpen handiak.
Saio guztiak 21:30ean hasiko dira, euskal film labur batekin, eta ondoren film luzea emango da. 'Udan zinea zure auzoan' uztailaren 16an hasiko da, Eliz Museoko klaustroan. Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren (FANT) azken edizioan euskal film labur onenaren saria irabazi zuen Diego Kataryniuken Amargo era el postre film laburrarekin hasiko da ekimena. Ondoren, Brian de Palmak zuzendutako El fantasma del paraíso kultuzko film klasikoa emango da.
Ostegunean, uztailaren 18an, Txurdinagako Garaizar plazako saioa Neftalí Velaren Remanecer film laburrarekin irekiko da.
Programazioa duela denbora gutxi ekoiztutako genero guztietako filmen aukeraketarekin osatuko da. Horietako batzuk euskal ekoizpenak eta euskaraz egindako filmak dira. Emanaldi guztien aurretik euskal film labur bat eskainiko da.
'UDAN ZINEA ZURE AUZOAN' AGENDA
UZTAILAK 16
Amargo era el postre (2018), Diego Kataryniuk (gaztelaniaz, euskarazko azpi-tituluekin)
El fantasma del paraíso (1974), Brian de Palma (gaztelaniaz, euskarazko azpi-tituluekin)
Eleiz Museoko Klaustroa (Atxuri)
21:30
UZTAILAK 18
Remanecer (2013), Neftali Vela (gaztelaniaz, euskarazko azpi-tituluekin)
La forma del agua (2018), Guillermo del Toro
Garaizar plaza (Txurdinaga)
21:30
UZTAILAK 23
Ane (2019), David P. Sañudo
Mi querida cofradía (2018), Marta Díaz de Lope
Sabino Arana, Sortzez Garbiaren Elizaren ondoan (Basurtu)
21:30
UZTAILAK 29
El fin de todas las cosas (2019), Norma Vila (gaztelaniaz, euskarazko azpi-tituluekin)
Carmen y Lola (2018), Arantxa Echevarría
Indautxu plaza
21:30
ABUZTUAK 1
Ama(2018) Jainkoak ez dit barkatzen (2018), Josu Martínez (euskaraz, gaztelaniako azpi-tituluekin)
Funikular plaza (Castaños)
21:30
ABUZTUAK 6
Basoan (2018), Aitzol Saratxaga (euskaraz, gaztelaniako azpi-tituluekin)
Jurassic World: El reino caído (2018), J.A. Bayona
Ibarrekolanda plaza (Kontserbatorioaren ondoan)
21:30
ABUZTUAK 8
Moda (2018), Imanol Ortiz
Handia (2018), Jon Garaño eta Aitor Arregi (euskaraz, gaztelaniako azpi-tituluekin)
Karmelo plaza (Santutxu)
21:30
ABUZTUAK 13
No me despertéis (2019), Sara Fantova
El bar (2017), Álex de la Iglesia
Errekalde plaza
21:30