Herriak eta Hiriak
Nafarroa
Erriberrin eroritako drone baten jabearen bila ari da Foruzaingoa
Agentziak | Erredakzioa
Aireontzia AEBn erregistratuta dago, eta ugazaba topatu nahian ari dira orain agenteak, isuna jartzeko
-
Erriberrin jausi den dronea. Argazkia: @policiaforal_na
Erriberrin istripua izan eta teilatu baten gainera jausitako drone baten jabearen bila ari da Foruzaingoa. Aireontzia Ameriketako Estatu Batuetan (AEB) erregistratuta dago Abiazio Administrazio Federalaren (ingelesez, FAA) izenean.
Herritar batek topatu zuen dronea eta Tafallako Foruzaingoaren komisariara eraman. Antza, Erriberri hainbat lekuren gainetik ibili da aireontzia, egunez zein gauez.
Foruzaingoa AEBko erakunde horrekin harremanetan jarri da, eta ontziaren jabea nor den jakin eta isuna jartzeko.
Uztailean baimenik gabeko lau drone atzeman ditu Foruzaingoak. Hiru kasutan Herritarren Segurtasunerako Legea urratzeagatik (arau-hauste oso larria) isuna jarri diete.