Herriak eta Hiriak
Jaiak
Trafiko aldaketak Elantxoben, Ibarrangelun, Mundakan eta Bermeon, Madalenetan
agentziak | erredakzioa
Goizeko lehen ordutik, ibilgailuen sarrera debekatu dute gune jendetsuenetan, baina garraio publikoak ohiko ibilbidea egin ahal izango du.
-
Madalenak Bermeon. EiTBren bideo batetik ateratako irudia
Ertzaintzak eta Elantxobeko, Ibarrangeluko, Mundakako eta Bermeoko udalek segurtasun dispositibo berezia jarri dute martxan, trafiko aldaketak barne, gaur, uztailak 22, ospatuko diren Madalena jaiengatik.
Jai eremuak gainezka ez egitea eta larrialdi zerbitzuek ebakuaziorako dituzten bideak irekita edukitzea dute helburu trafiko murrizketek.
08:30etik aurrera, ibilgailuen sarrera debekatu dute gune jendetsuenetan, baimen berezia dutenen kasuan eta garraio publikoaren kasuan izan ezik. Azken horiek ohiko ibilbidea egin ahal izango dute.
Puntu hauetan itxi dute errepidea: BI-2237 errepidetik Ibarrangelun sartzeko, Iturriotzeko bidegurutzean; BI-3234 errepidean, Akordako bidegurutzean; BI-3238 errepidean, Arboliz landetxe parean; eta araztegiko sarbidean, Lasatarri auzoan. Arboliztik iristen diren autobusak Ibinagako bidegurutzeraino iritsiko dira.
Aparkatzeko eremu zabalak jarriko dituzte ibilgailuak uzteko eta jai-eremura oinez joateko.