Herriak eta Hiriak
Nafarroa
Armadak etorbidea du berriro Iruñean
eitb.eus
Enrique Maya alkateak astearte honetan gauzatu du agintea hartu eta lehen egunean iragarri zuen aldaketa.
-
Armada etorbidean jarritako plaka. EiTBko bideo atetik ateratako irudia.
Iruñean, Katalina Foixkoa etorbidea berriz da Armada etorbidea. Enrique Maya alkateak astearte honetan gauzatu du agintea hartu eta lehen egunean iragarri zuen aldaketa.
Aurreko agintaldian, Joseba Asironek Katalina Foixkoa izena jarri zion etorbideari, baina Navarra Sumako alkate izendatu berriak aurreko izena itzuli dio etorbide horri.
Horrela, Armada etorbidearen bi plakak jarri dituzte asteartean, ekainean Alkatetzak ebazpen bidez izena aldatu ondoren. Apirilean erabaki zuten Katalina Foixkoa izena jartzea.
Ibilbidea I. Zabalgunean dago, Bakearen plaza eta Juan XXIII.aren plaza lotzen ditu, eta hiru atari ditu (2, 30 eta 32. zenbakietan), Iruñeko Udalak agiri batean azaldu duenez.
Singular eta Aurrezki Kutxa zaharraren eraikinetan jarri dituzte plakak, Baluarteko plazaren alboan.