Sanferminak
Estafetan
Iruindar bat jo zuen estatubatuarra epailearenera eramango dute gaur
Erredakzioa
J.M.F.G. 41 urteko iruinxemea "koman dago, egoera kritikoan", medikuek ebakuntza egin ostean kaleratu duten azken agiriaren arabera.
Igande goizean iruindar bati eraso egiteagatik (egoera kritikoan dago ordutik) atxilotutako gazte estatubatuarra epailearengana gaur eramatea espero dute.
Iruñeko Udaltzaingoak zabaldu duenez, Z.R.B. 24 urteko estatubatuarra goizean eramango dute auzitegira, kalteak eragitea leporatuta.
Medikuen azken txostenaren arabera, J.M.F.G. 41 urteko iruinxemea "koman dago, egoera kritikoan", ebakuntza egin ostean.
Gertaera Estafetan izan zen igandean, entzierroaren ostean. Atxilotutakoak iruindarra jo zuen, eta, lurrera erortzean, buruan kolpea hartu zuen.
Poliziak borrokaren arrazoiak zehaztu ez baditu ere, Udaleko zenbaiten arabera, baliteke iruindarrak estatubatuarrarekin zegoen neska batekin izandako jarrera izatea borroka eragin zuena.