09:13

Sanferminak

Lehen entzierroa

Jandilla, beti beldurgarri

eitb.eus

Andaluziar ganadutegiaren zezenek entzierro arriskutsua eta bizkorra egin dute aurten ere. Hiru pertsona adarkatu dituzte.

02:35
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Aurtengo sanferminetako lehen entzierroa kaotikoa, bizkorra, arriskutsua eta tentsio handikoa izan da; gaur korritu duten ganadutegiko zezenek, Jandilla ganadutegiko zezenek, egin ohi duten modukoa.

Ganadutegi andaluziarra sanferminetako beldurgarrienetakoa da, jai hauen historian adarkada gehien eman dituen hirugarrena baita. Gainera, entzierro batean hil zen azken korrikalaria Jandilla batek harrapatu zuen, 2009an. Gaurkoan, hiru pertsona adarkatu ditu, Gurutze Gorriaren arabera.

Entzierroak 02:23 minutu iraun du, hau da, oso bizkorra izan da.

Animaliak 08:00etan abiatu dira Santo Domingoko aldapan gora, taldean. Aurki, horietako bat eskuinean zeuden korrikalariak harrapatzen saiatu da. Hain zuzen, bertan izan da adarkadetako bat.

Horren anaietako batek aurrea hartu du udaletxeko tartean, eta bizkortasun handia eman dio lasterketari. Hainbat korrikalari erori dira, erritmoari ezin eutsi.

Mercaderes eta Estafeta kaleen arteko bihurgune ospetsua garbi pasatu dute zezenek, baina korrikalari bat erori egin da eta animaliak gainetik pasatu zaizkio.

Estafetako lehen metroetan ere arrisku handia egon da, animaliek hainbat pertsona kolpatu baitituzte, baina adarkatu barik. Kale horretan, oso zatituta eta luzatuta joan da taldea.

Telefonica atzean utzita, zezen-plazara iritsi dira, arazo gabe.

entzierroa uztailak 7 julio encierro EFE

San Fermin entzierroa uztailak 7. EFE

EFE

Zauritutakoen egoera

Guztira, 11 pertsona eraman dituzte Nafarroako Ospitalera, horietako hiru adarkadaz zaurituta. Hauxe da horien egoera:

- M.W.O. (AEBkoa eta 38 urtekoa): Adarkada jaso du eskuin besapean. Ebakuntza-gelara eraman dute.

- D.M.O. (Kaliforniakoa ?AEB? eta 27 urtekoa): Adarkada arina eman diote gerrialdean.

- A.B.O. (Erresuma Batukoa eta 30 urtekoa): Adarkada eman diote perineoan. Ez dago larri.

- M.M.D. (San Sebastian de los Reyeskoa ?Madril? eta 35 urtekoa): Ez dute horren egoeraren berri eman.

- C.C.N. (Lizarrakoa eta 37 urtekoa): Ez dute horren egoeraren berri eman.

- R.H.O. (Arizonakoa ?AEB? eta 25 urtekoa): Kolpeak jaso ditu.

- M.Z.O. (AEBkoa eta 21 urtekoa): Kolpeak jaso ditu.

- D.M.R. (Madrilgoa eta 35 urtekoa): Luxazioa du sorbaldan

- M.P.R. (Donostiakoa eta 57 urtekoa): Kolpea du izter batean.

- S.M.G. (Alfarokoa ?Errioxa? eta 22 urtekoa): Kolpea du buruan.

- S.S.O. (AEBkoa eta 34 urtekoa): Hainbat kolpe hartu ditu.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena