Sanferminak
Kartel lehiaketa
Agentziak | Erredakzioa
Buztintxuriko eskola publikoko ikasleen laguntzarekin egin zuten kartela bere sortzaileek.
Buztintxuriko eskola publikoko haurrek lagundu zuten kartela egiten. Argazkia: Iruñeko Udala
Informazio gehiago (2)
'Sanmarrazkin' izeneko kartelak iragarriko ditu aurtengo Iruñeko San Fermin jaiak, hark jaso baititu boto gehien kartel lehiaketan.
Mikel Mendibil Ainzua, Patricia Martiartu Fernandez, Mikel Santos Martinez eta Eneko Huarte Gaita sortzaileek egin dute kartela, Buztintxuriko eskola publikoko haurrek lagunduta.
Joseba Asiron Iruñeko alkateak eta Maider Beloki Kultura, Hizkuntza Politika, Hezkuntza eta Kirol zinegotziak iragarri dute kartel irabazlea. Haien hitzetan, 'Sanmarrazkin'ek botoen % 25,9 jaso ditu. Guztira 6.078 lagunek bozkatu dute, iaz baino 954 gehiago; parte-hartzeak, beraz, gora egin du, % 19, hain justu. Hala, 2012 aurretik izandako parte-hartze kopuruetara bueltatu da bozketa.
Egunero jasotako batez besteko boto kopurua azken bederatzi urteetako handiena da: 506,5. 2009an jaso zituzten boto gehien, eguneko batez bestekoa 514,8 botokoa izan zen orduan. Ordudanik, 6.000 botoko langa ezin igarota ibili dira. Parte-hartzaile gehienek (% 72k) Internet bidez eman dute botoa.
Mikel Mendibil, Patricia Martiartu eta Mikel Santos Buztintxuriko eskolan dituzte seme-alabak. Hirurek eskarmentua dute diseinu eta ilustrazio munduan, eta Eneko Huarterekin batera, eskolako haur eta lehen hezkuntzako 580 ikasleek egindako ekarpenak bildu zituzten. Ikastetxeak eta sortzaileek 3.600 euroko saria jasoko dute.
dute.
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa