cerrar buscador

22:58

Sanferminak

Entzierroak

Bi korrikalari zigortu dituzte, entzierroko arautegia ez betetzeagatik

Agentziak | Erredakzioa

Bi arau-hausteak larriak izanik, korrikalariek 600 eta 6.000 euro bitarteko isunak ordain ditzakete.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Iruñeko Udaltzaingoak atzoko (uztailak 8) eta gaur goizeko (uztailak 9) entzierroetako bi korrikalari zigortu ditu bi lasterketetako irudiak gainbegiratu eta arau-hauste desberdinak egin dituztela egiaztatu eta gero. Irudiak ikusi ostean, bi korrikalariak aurkitu eta dagozkien salaketak jakinarazi dizkiete.

Udalak ohar baten bidez jakitera eman duenaren arabera, hilaren 8an zigortutako korrikalaria iparramerikarra da, eta kamera batekin irudiak hartzen zegoen Estafetako azken tartean, Telefonikara iritsi aurrez, korrika ari zela. Gainera, adarkatu egin zuten.

Gaur goizean ere beste korrikalari bati isuna jarri diote. Kasu horretan korrikalaria marokoarra zen, eta kailejoiko tartean egin du lasterka, eta zezen-plazan sartu da zezen bati buztanetik heltzen ari zitzaiola.

Bi arau-hausteak larriak direnez, korrikalariek 600 eta 6.000 euro bitarteko isunak ordain ditzakete.

Iruñeko Udaltzaingoa lehen hiru entzierroetan parte hartu duten beste korrikalari batzuk identifikatzeko eta aurkitzeko lanetan ari da, entzierroetako araudiaren arabera zigortzeko moduko jarrerak izan baitituzte.

Entzierroetako irudiak bereizmen handiko kameren bidez ikustea aurtengo San Fermin jaietarako prestatu den dispositiboak dituen berritasunetako bat da.

Iruzkinak