18:10

Danborrada 2017

San Sebastian Eguna

Danborradan aitzindari izan ziren sei emakumek altxatuko dute ikurrina

Erredakzioa

EITB

66 lagunek ekitaldia balkoitik jarraitu ahal izango dute. Guztira 126 danborrada izango dira aurten (2011n baino 6 gehiago), eta 1813an hiriko ereserkia izan zena entzungai izango da.

1:14
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Donostiako danborradan aitzindari izan ziren sei emakumek altxatuko dute aurten ikurrina urtarrilaren 19ko gauerdian, Donostiako alkateak hiriko bandera altxatu bitartean, Udalak berak webgunean iragarri duenez, Hala, hasiera emango zaio 2013ko Donostiako danborradari eta San Sebastian Egunari.

Kresala elkarteko sei emakume izango dira ikurrina altxatuko dutenak, genero berdintasuna bultzatzeko ematen ari diren pausoen aitorpen gisa.

2013ko San Sebastian egunak, edonola ere, berrikuntza gehiago dakartza, eta horien berri eman du ostiral honetan Juan Karlos Izagirre alkateak eta Nerea Txapartegi Kultura zinegotziak. 2013an 126 danborrada izango dira Donostian, joan den urtean baino 6 gehiago, eta horietatik 114 izango dira mistoak. Guztira 15.143 donostiarrek hartuko dute parte aurtengo San Sebastian Egunean.

66 lagunek, balkoitik ikusiko dute izada

Aurten, estreinakoz, 66 herritar izango dira 1. solairuko balkoian gonbidatu, bai hilaren 19ko gauean eta baita 20ko bukaera ekitaldietan ere. Zozketa bidez aukeratuko dituzte egun bakoitzean bertan izango diren 33 lagunak, eta zozketa hori urtarrilaren 14an egingo dute, 19:00etan.

Mendeurrena ospatzeko, Santesteban maisuak moldatutako doinua

Donostia Eguneko ekitaldien artean, emanaldi berezi bat izango da aurten, 1813ko hiriaren erretze, suntsiketa eta berreraikuntzaren bigarren mendeurrenarekin lotuta.

Urtarrilaren 19an, 1813an hiriko ereserkia izan zena joko dute haurren eta helduen konpainietako 1.400 danborrarik, Alderdi Ederren, Udalaren Txistulari Bandak, abesbatza batek eta dantzari talde batek lagunduta. Horrez gain, gauerditik aurrera kalera aterako diren konpainia guztiek ere joko dute ereserki zahar hori, estreinakoz

Haurren danborrada

Aurten ere etxeko txikienen danborra izango da hilaren 20ako ekitaldi nagusienetako bat, guztira 5.000 haur izango baitira Donostiako kaleetan.

Urrezko Danborra

San Sebastian Eguneko ekitaldi nagusienen Donostiako Klasikoak aurtengo Urrezko Danborra jasoko du.

Iruzkinak