cerrar buscador

11:28

Danborrada 2017

Urtarrilak 19

San Sebastian eguneko jaia 19:00etan hasiko da Anoetan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Realaren eta Bartzelonaren arteko partidak San Sebastian bezperarekin bat egingo duela-eta, Goazen Erreala eta Txirritako Txuri Urdinak lagunarte ofizialen danborradek Anoeta girotuko dute.

  • Artxiboko argazkia: EFE

    Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

San Sebastian bezperako afariak Realak eta Bartzelonak Anoetan jokatuko duten Errege Kopako final zortzirenetako joaneko partidarekin bat egingo du aurten. Partida 21:15ean hasiko da, Anoeta estadioan, eta, beraz, jarraitzaileek Anoetara edo San Sebastian bezperako afarira joan erabaki beharko dute.

Realak San Sebastian eguneko jaia ohiko guneetatik Anoetara eraman nahi du. Hori dela eta, Goazen Erreala eta Txirritako Txuri Urdinak Realeko lagunarte ofizialen danborradek eta horien txarangek Anoeta girotuko dute 19:00etatik aurrera; estadioaren kanpoaldea, lehenengo, eta Anoeta barrua, gero. Gainera, Anoeta kanpoaldean, taberna bat jarriko dute, karpa batean.

Goazen Erreala eta Txirritako Txuri Urdinak jarraitzaile taldeen danborradek harrera egingo diete Realeko jokalariei, Anoetara iristen direnean, eta, gero, danborra joko dute partidaren atarian, atletismoko pistan.

Klubak mezu hau aireratu du bere orrialde ofizialean, horren berri emateko:

"Partidaren datak eta orduak jarraitzaileei eragindako kalteaz jakitun, Realak zaleak Anoetara gerturatu nahi ditu.

Ospakizuna arratsaldeko zazpietan hasiko da Anoeta inguruan. Gure bi lagunarte ofizialen danborradak, haien txarangaz lagunduta (Goazen Erreala eta Txirritako Txuri Urdinak) kopako partida hasi baino lehen Estadioaren inguruak girotzen egongo dira. Gainera, karpa bat egokituko da taberna modura, gure jarraitzaileak giroaz gozatzeko. Deskontu bereziak izango ditugu".

 

 

Iruzkinak