Itxi

EITB Musika

Musika dokumentalak

Beatlesen hiru disko esanguratsuenei buruzko saio bereziak, EiTB Musikan

ERREDAKZIOA

Maiatzaren 30ean eta 31n, eta ekainaren 1ean, 20:00etan izango ditugu entzungai musika saio monografikoak.

Datorren astean, 50 urte beteko ditu The Beatles taldearen Sgt. Peppers diskoak. Urteurren horren haritik, EiTB Musikan Liverpooleko laukotearen hiru disko esanguratsuenetarikoen saio bereziak emango ditugu 20:00etan:

Maiatzaren 30ean, asteartea:  Lehen diskoa, Please Please Me (1963).

Maiatzaren 31n, asteazkena: Revolver (1966).

Ekainaren 1ean, osteguna: Sgt. Peppers Lonely Hearts Club Band (1967).

Ez itzazu galdu The Beatles taldearen kantu ezagun ugari bilduko dituzten musika saio bereziak, EiTB Musikan.

iTB Musikan.