Itxi

prentsa oharrak

Patxi Zabaletari elkarrizketa

Aralar alderdiak Bildurekin ekimen bateratua jartzea adostu du

J.V.M.

Euskadi Irratia

Bildu koalizioak bilera eskatu zien hainbat alderdiri eta Aralarrekin adostu duenez, ekimen bateratua egitea erabaki dute. Patxi Zabaletak esan du Euskadi Irratiko mikrofonoetan. Entzun elkarrizketa!

Auzitegi Nazionalak tramitera onartu ditu Bilduren aurkako inpugnazio guztiak. Gaur, hilak 29, eguerdira arteko epea eman die Bilduren abokatuei alegazioak aurkezteko. Ondoren, Goreneko 61. aretoko magistratuek larunbat eguerdira arteko epea izango dute, zerrendak ilegalizatu edo ez erabakitzeko.

Egoera honetan, Bildu koalizioak bilera eskatu zien hainbat alderdiri eta Patxi Zabaletak, Aralarreko korrdinatzaile nagusia eta Nafarroa Bai-ko zerrenda buruak, gaur Euskadi Irratiko mikrofonoetan, Albiste faktorian esan duenez, Aralarrekin atzo batzartu zen Bildu, ekimen bat martxan jartzea adostu dutelarik.

Entzun elkarrizketa osoa atxikituriko audioan!