Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Asteartea, apirilak 26

"Faktoria" berezia, Gernikatik

EITB Media

Kruzita Etxabe Garroren testigantza entzungo dugu, eta Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia elkarrizketatuko dugu. Gainera, Audience musika-taldeak zuzenean joko du.

  • Gernika, bonbardaketaren ondoren. Argazkia: Gernikako Bakearen Museoa

    Gernika, bonbardaketaren ondoren. Argazkia: Gernikako Bakearen Museoa

Gernika-Lumoko erdigunetik egingo dugu "Faktoria" albistegia, bonbardaketaren 85. urteurrenean. Besteak beste, Kruzita Etxabe Garroren testigantza entzunaraziko du saioak. 1937ko egun hartan, giltzak poltsikoan zituela irten zen etxetik, eta betiko geratu zen atea ezin ireki, etxea bonbek birrinduta.

08:30ean, elkarrizketaren tartean, Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia gerturatuko da Euskadi Irratiak Gernikako Pasilekuan jarriko duen set berezira.

Bertako irrati-mahaian eseriko dira, gero, eguneko gaien analisia egiten arituko diren solaskideak: Eneko Zarraoa, Ainhoa Etxaide eta Pilar Kaltzada.

Zuzeneko musika Audience taldeak jarriko du, lekuan bertan.