Itxi
Lur Uribarren mendi gidaria Marrakexen zen lurrikara gertatu denean

Euskadi Irratia

AMARAUNA

Lur Uribarren mendi gidaria Marrakexen zen lurrikara gertatu denean

Lurrikara baino ordu batzuk lehenago Marrakexera iritsiak ziren Uribarren eta taldea. Ondo daude baina astinduak beldur handia eragin die, lotan ziren hotela gainera etorriko zen beldur korrika atera ziren kalera. Gaua kalean eman dute eta goizean sartu ahal izan dira gauzak hartzera. Anbulantzien joan-etorria etengabea izan da gau osoan, kaosa handia izan da. "Paniko momentuak bizi izan ditugu, jende asko zegoen kalean, negarrez, korrika, haurren bila".

imagen player
imagen player
imagen player