Itxi

Amarauna

Larunbat honetan

Anoeta eraberrituari eta ezkondu aurreko despedidei buruz, larunbateko Amaraunean

Euskadi Irratia

Horrez gain, 'humanity at music' ikuskizuneko prestakizunen inguruan ere hitz egingo dugu.

  • Anoeta eraberritua

    Anoeta eraberritua

Hasteko, Arantxa Urretabizkaia eta Onintza Enbeitarekin egingo dugu hitz aspertua larunbateko 'Amarauna' saioan.

Anoeta eraberrituari ere begiratuko diogu. Eta, besteak beste, ondoko etxe orratzean, Anoetako dorrean, atezain lanetan aritzen den lagunarekin hitz egingo dugu. 17 solairu eta 55 metro ditu eraikinak, eta badakizue orain arte hango terrazatik partidari begira jendea ikustea ohikoa izaten zela. Orain, obrak eta gero, bista pribilegiatu hori gabe geratu direla kontatuko digu.

Agurainen izango gara, bihar oso gauza kuriosoa egin behar baitute: igerilekua etxeko katu eta txakurrei irekiko diete, herritarrek hala eskatuta.

Eta ezkondu aurreko despedidei buruz ere arituko gara. Joerak aldatu ote diren, boladan zer dagoen… galdezka ibili da Jexus Artetxe lankidea

Mondragon taldearen "HUMANITY AT MUSIC" festaren prestaketa lanetan ere sartuko gara eta saioa amaitu aurretik,  Japoniara ere egingo dugu.

Kanawaza hirian egiten ari diren jazz jaialdian Mikel Laboari omenaldia egitekoak dira Iñaki Salvador musikaria eta bere banda. Tartean da Ainara Ortega gure kolaboratzailea eta berarekin hitz egitekoa asmoa dugu biharko kontzertua amaitu eta gero.