Itxi

Ekosfera

Ekosfera

Petrolioa, gero eta zailago eskuratzen

Petrolioaren inguruko goi-bilera egin da Huescan, eta Gorka Bueno irakaslearekin horretaz hitz egingo dute igandean, 08:30ean. Argindarra sortzeko moduaz ere ariko da 'Ekosfera'ko fisikaria.

Igandean, 08:30etik 09:00etara, 'Ekosfera' saioan, petrolioa eta argindarra izango dituzte hizpide. Huescan petrolioaren inguruko nazioarteko biltzarra egin dute, eta bertan entzundakoaz hitz egingo du Jokin Aldazabalek Gorka Bueno EHUko irakaslearekin. Adituen iritziz, teknologia ez da nahikoa izango eta aldaketa sozial sakonak beharko dira petrolio urriko gizartean bizitzeko.

Bestalde, 'Ekosfera' saioko fisikariak argindarra sortzeko moduez hitz egingo digu igande honetan, eta biologoa, berriz, hegalez eta hegan egiteaz arituko da.