Publizitatea
Itxi

2016/09/28

09:34

Albisteak

Arnaldo Otegi. EH Bildu

Otegi:'EAJ aitzakiatan dabil, lehenetsita du akordioa PSErekin egitea'

Arnaldo Otegi Sortuko buruzagia elkarrizketatu du Maite Artolak. EAJri "nahasketa estrategia" batean aritzea leporatu dio, eta, bestalde, onartu du igande gauean gehiegizko euforia adierazi zuela.

  • Arnaldo Otegi. Argazkia. EITB

    21:29 min
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Arnaldo Otegiri elkarrizketa egin dio Maite Artolak albiste 'Faktoria'n. Hauteskundeek utzi duten giroari buruz hitz egin dute, baita bihar EAJrekin izango duten bilerari buruz ere.

Izan ere, Gobernua osatzeko bidean, EH Bildu izango da EAJren lehen interlokutorea, eta, bileraren bezperan, Otegik esan du, bere ustez, EAJk "lehenetsia" duela PSEren aukera. Hala ere, jeltzaleak aitzakia bila dabiltzala adierazi du, eta "nahasketa estrategia" batean aritzea leporatu die. EH Bilduk hauteskunde kanpainan plazaratutako planteamendua jarriko du mahai gainean, hau da, EAJrekin eta Podemosekin hitzarmena egitea.

Edonola ere, Otegik uste du akordio zabalerako bidea badela, presoen, desarmearen edo biktimen inguruko gaietan, baita autogobernuna edo arlo sozialeko hainbat gaietan ere. "Akordiotarako aukerak egongo dira, behar da borondate politikoa", azpimarratu du.

Hauteskunde gauari dagokionez, Sortuko buruzagiak onartu du gehiegizko "euforia" adierazi zuela. 4 eserleku galdu dituzte, baina aipatu du indar berri bat sartu dela 11rekin. Hori dela eta, jendeak iraganean kokatu izan baditu ere, argi eta garbi esan du ez direla iragana: "oraina ere bagara eta etorkizuna ere bai".

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena