Albisteak
EGUZKI URTEAGA
'Ipar Euskal Herrian helduak euskalduntzeko erraztasunak eman behar dira'
Eguzki Urteaga soziologia irakasleak ‘La Nouvelle Politique Linguistique Au Pays Basque’ liburua argitaratu berri du. Ipar Euskal Herriko hitzkuntza politika berriaren inguruan hitz egin digu.
-
Eguzki Urteaga
11:36 min
Euskal elkargoaren sorrerak ondorio zuzena izan du euskal hiztunen artean, Eguzki Urteagak argitaratutako liburuaren arabera. Ipar Euskal Herriaren egoera soziolinguistikoa ere aldatu egin da eta hortaz, euskara sustatzeko neurriak ere aldatu egin behar dira 'Faktoria'n azaldu duenez.
Datuak xehean ere eman ditu: Baiona, Biarritz eta Angelun esaterako, biztanleriaren % 60 Euskal Herritik kanpo jaiotakoa da. Horrek euskararen osasunean eragin zuzena duela adierazi du, eta hortaz, helduen euskalduntzea sustatzeko programak garatzea ezinbestekoa dela dio.
Ildo beretik, 5 urtetik behin eginten diren inkesten bidez jakin da, besteak beste, ezagutza, erabilera eta transmisioari dagokionez, euskararen egoera okertu egin dela. Urteagak gaineratu du, hala ere, belaunaldi berriek gero eta gehiago ikasten dutela euskara.
Etorkizunera begira, erakundeen aldetik prestutasuna eta adostasuna dagoela dio, baina, hizkuntza politika eraberritua gauzatzeko tresna gehiago behar dela azpimarratu du.
Eguzki Urteagak ‘La Nouvelle Politique Linguistique Au Pays Basque’ izeneko liburua, L`Harmattan argitaletxearekin argitaratu du.