Faktoria
Begoña Sanzberro
'UPNk ez du jakin euskararen aurkako jotzen gaituztenei aurre egiten'
B.F.
EiTB
Honez gain, Javier Esparzak atzo Barkosen Gobernuari erreferentzia eginez esandakoekin bat datorrela esan digu Sanzberrok 'Faktoria'n.
Atzoko egunez berrautatu zuten Javier Esparza UPNko presidente, militanteen % 83ren babesarekin. UPNren X. Kongresuan Esparzak egindako adierazpenen harira, Begoña Sanzberro UPNko zinegotzia gonbidatu dugu ‘Faktoria’ra.
Nafarroako gobernu berria aipatu zuen Esparzak atzoko kongresuan, eta “pistolekin edo pistolarik gabe” Nafarroa euskaldundu eta desagerrarazi nahi izatea leporatu zion. Adierazpen hauengatik galdetu dio Maite Artolak Begoña Sanzberro zinegotziari. Honen aburuz, Esparzak esandakoa ez da batere harrigarria. Pistola hitzaren erabilera desegokia den arren, mezuarekin bat datorrela esan du Sanzberrok. Gainera, Esparzak atzo esandakoak gogorrak direla onartu duen arren, pairatutako erasoak pistola hitza bera baino “gogorragoak” izan direla nabarmendu du UPNko zinegotziak.
UPNko zinegotziak esan duenez, “alderdi abertzaleek euskal lege bat osatu nahi dute, eta Nafarroa guztia euskaldundu nahi dute”.
Nafarroako euskararen egoeraz ere mintzatu da Begoña Sanzberro. UPNk euskararen kontra egin duen ustezko kanpainari erreferentzia eginez, UPNk “ez du jakin euskararen aurkako jotzen dituenei aurre egiten”, esan du 'Faktoria'n.
toria'n. toria'n.