Itxi

Faktoria

Euskara

Mertxe Mujika: 'Euskara ikusgarriagoa behar dugu hausnarketez harago'

Udan ere eskaintza zabala izango duten Euskaltegien sare egonkorra lortzerko baliabideak eskatu ditu AEK-ko koordinatzaileak. Mertxe Mujikaren ustez asko lortu da, baina oraindik asko dago egiteko

  • 20:16 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Ikasi eta bizi izandakoa ez duzu ahaztuko" lelopean iritsi da AEK-k udarako egin duen eskaintza zabala: euskaltegiak, bi asteko barnetegiak, familia barnetegiak edota ibiltariak, besteak beste. Horrez gain, datorren ikasturterako aurrematrikula epea zabalik dago Mertxe Mujika AEK-ko koordinatzailea nagusiak Euskadi Irratiko Faktorian berri eman digunez. Nahi duenak, AEK-ko edozein bulegotara hurbilduta edota AEK-ren web atarian du informazaioa eskuragarri.

Eusko Jaurlaritzak plazartu berri duen euskara plana abiapuntu baliagarria dela iritzi dio Mujikak, eta aurrerantzean ere "elkarlanean eta gustion adostasunarekin egindako plagintza orokor eta bateratuak behar ditu euskarak". 2015ean Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, lehen hezkuntzako 4 mailako eta DBH-eko 2garren mailako ikasleei egindako ebaluazio diagnostikoaren arabera, okerrera egin du euskara mailak. Bai idatzian, baita ahozkoan ere. Horrek D ereduaren funtzioa kolokan jartzen ote duen galdetuta, Mertxe Mujikak esan du "gizartearen isla" izaten direla askotan horrelako emaitzak. Izan ere, euskara ikusgarriago egin behar da, polemikak alde batera utzita, bere tokia eman. "Zertarako euskara jarri, gero erabiltzekio ez bada?" galdegin du Mertxe Mujikak.

Euskaltegietan urterik urtera eman den ikasleen hazkundea nabarmendu baina etorkizunera begira, baliabide gehiagoren beharra aldarikatu du AEK-ko koordinatzaile nagusiak, ezinbestekoa baita "euskaltegien sare egonkorra lortzea". Izan ere, azpimarratu du izugarria dela egindako lana eta lortutako emaitzak baina asko dagoea oraindik egiteko.