Itxi

Faktoria

Analisia

'Game of Thrones': Zein da arrakastaren sekretua?

Hiru zale amorratu elkartu ditugu faktorian: Aitor Caracciolo, Alex Zarrabeitia eta Miren Gaztañaga.  Arrakastaren sekretua aurkitzen lagundu digute.

  • 17:42 min
imagen player
imagen player
imagen player

Euskal Herrian grabatzen ari diren 'Game Of Thrones' telesailak mundu mailan inork gutxik lortu duen sona du. 7 familiaren arteko azpi-joko, borroka eta guduen kontakizunak miloika ikus-entzule ditu. Zergatiaren bila abiatu gara 'Faktoria'n hiru zale amorraturekin.

Miren Gaztañaga aktorearen esanetan, "dena oso muturrekoa da, engantxatzen du akzio horrek". Alex Zarrabeitiak "botere gehiago lortzeko etengabeko borroka" aipatu du seriearen arrakastaren gako, eta Aitor Caraccioloren arabera, "tramak klasikoa eman lezake, baina kontatzeko moduan asmatzen dute". Solasaldi osoa duzue entzungai.

uzue entzungai.