Itxi

Faktoria

Elkarrizketa

Lucia Lacarra: 'Esperientzia zoragarria izan da laburmetraiarena'

Lucia Lacarra dantzari ezagunak The Key laburmetraian parte hartu du, larunbatean estrenatuko da Guggenheim-en 20. urteurreneko ekitaldiaren barnean.

  • 11:33 min
imagen player
imagen player
imagen player

Lucia Lacarra eta bere bikotea, Marlon Dino dantzaria, ditu protagonista The Key film laburrak. Dubaitik iritsi berria, eta Taiwanera joan bezperan harrapatu dugu dantzaria 'Faktoria'n. 'Ilusioz eta pasioz bizi dut lana. Zorte handia da horrelako herriak ezagutzea, bidaiatzea ere gustatzen zait' , esan digu. 22 hilabeteko haurtxoa dute Lacarrak eta Dinok. 'Ohituta dago jada bidaiatzera baina urrutira joaten garenean ez dugu eramaten, aitite eta amamarekin geratuko da'.

The Key laburmetraiak Bilboko txoko zoragarriak erakusten ditu. 'Istorio magikoa da, oso polita da. Esperientzia zoragarria izan da, oso ezberdina gure ohiko lanetik', dio Lacarrak. Besteak beste, Ken 7ren 'Ilargia' dantzatzen dute filmean. 'Oso kantu polita da, zoragarria iruditzen zait arte ezberdinak nahastea'. Dantzari zumaiarrarekin solasaldi atsegina izan dugu 'Faktoria'n.

gu 'Faktoria'n.