Itxi

Faktoria

Gorka Urtaran

'Enpresariren batek gastuak ordaintzen baditu, Zezenketak itzuliko dira'

Ama Zuriaren jaien bezperan, Faktorian albistegian izan dugu Gorka Urtaran, Gasteizko alkatea.

  • 22:39 min
imagen player
imagen player
imagen player

2017ko Ama Zuriaren jaiek marka utziko digute aurten: ez da zezenketarik izango. Gorka Urtaran Gasteizko alkateak Faktorian argi utzi nahi izan duzenez, "ez da debekurik izan. Ez da zezenketak antolatzeko enpresaririk azaldu" eta hori dela eta, ez dira aurten egingo.

Baina, udalak ez du zezenketak antolatzeko atea erabat itxi "gastuak ordainduko dituen enpresariren bat azaltzen bada, zezenketak berreskuratuko" direla ziurtatu du Gorka Urtaranek. Hala ere, zezenketei buruzko galdeketa aukera begi onez ikusi du Gasteizko alkateak.

Festen testuinguruan, eraso sexisten kontrako protokoloa prestatu dute eta hiriburura hurbilduko diren bisitariei ohartazi die Urtaranek emakume eta gizonen arteko errespetuzko harremanak kontra egiten duenak "hobe duela etxean geratzea".

xean geratzea".