Itxi

Faktoria

'PINTXOPOTEA'

'Guk sekula ez dakigu ziur-ziur hurrengo egunean ze eguraldi egingo duen'

Aste honetako pintxopoteko gonbidatua Andoni Aizpuru aurkezlea izan da. Bere ibilbide profesionala errepasatu dugu eta bere sekretuak kontatu dizkigu, zuzenean.

  • Andoni Aizpuru

    Andoni Aizpuru

    30:47 min
imagen player
imagen player
imagen player

Andoni Aizpuru eguraldi aurkezlea elkarrizketatu dugu 'Faktoria'ko Pintxopotea tartean. Astelehenean hasi berri da lanean, oporretatik bueltan. Mendia oso gustuko duen arren, oporrak hondartzan ere igaro ditu.

Mendia da bere pasioa eta mendira ez da sekula kaskoekin joaten. Nahiago du naturaren soinua entzutea. Halaber, "sakeleko telefonoa beharrezkoa eta erabilgarria" dela baieztatu du.

'Gailurra' telebista saioan aurkezle lanetan ere aritu zen pasaden urtean. Bere ustez, proposamena "mendizalea naizelako ziurrenik" egin zioten. 'Gailurra Xtreme' estreinatuko da laster, eta ez du zalantzarik "Gaztañazpi Xtreme da, ni lasaiagoa naiz".

Gaur egun ETB1en eguraldia aurkezten badu ere, kasting-a eguraldia euskeraz eta gaztelaniaz aurkezteko egin zuen. Erderazko "hiztun abila" ez zela gaineratu du, eta horregatik, "proba batzuk erderaz nahita gaizki" egin zituela aitortu du. Eguraldi iragarpenei dagokienez, "guk sekula ez dakigu seguru-seguru hurrengo egunean ze eguraldi egingo duen". Hala ere guztiz konbentzituta egin behar dute saioa.

Albistegiak aurkezten ere ibili zen bere garaian, "baina ez nintzen eroso sentitzen".