Itxi

Faktoria

ORDU ALDAKETA

'Neguko ordutegia mantentzea izango litzateke hoberena'

Xabier Esteban, energia aholkularia, ordu aldaketa eta halogeno bonbilen salmentaren amaiera izan ditu hizpide, ostiraleko 'Faktoria' saioan.

  • 14:43 min
imagen player
imagen player
imagen player

Xabier Esteban, energia aholkaria, izan dugu 'Faktoria'ko estudioan ordu aldaketari eta halogeno bonbilen salmentaren amaierari buruz hitz egiteko.

Ordu aldaketa ez da betidanik existitu. I. Mundu Gerraren ostean Alemanian jarri zuen martxan, eta 1974ko krisi energetikoaern ostean, Europar Batasunak alemaniarren eredua onartu zuen. Aste honetan makroinkesta baten emaitzen arabera, ordu aldaketarik ez egotea bozkatu du gehiengoak.

Baina ordu aldaketarik ezean, zein ordu izango dugu, negukoa ala udakoa? Erabiltzaileek udakoa eskatzen duten arren, Xabier Estebanek baieztatu du "neguko ordutegia mantentzea izango litzateke hoberena, adituen ustez".

"%5eko aurrezpena aurreikusten da ordu aldaketari esker", baina aurrezpen hori "energia elektrikoan" baino ez dela antzemango gaineratu du Estebanek. Hala ere, horrek trikimailu bat duela ere azaldu du, azken finean, udako ordutegiarekin eguna luzeago izanda, telebista edo beste gailu teknologikoen kontsumoa handitu daitekeelako.

Bihartik, irailaren 1etik aurrera, halogeno bonbilen salmenta debekatuko da LEDak sustatu nahi dituztelako, azken horiek askoz kontsumo txikiagoa baitute.

Xabier Estebanek bonbilak aukeratzerako orduan wattioen kopurua baino lumen kantitateari egin behar zaiola kasu esan du Estebanek, lumenak zenbateko argia emango duen esaten baitu.

Kelvinei dagokienez, 6.000tik goragoak ikusmen eta osasunarentzat arriskutsuak direla kontatu du. Horregatik, etiketari begiratzeko nabarmendu du, horiek informazio handia ematen baitute "botika kaxek bezala".