Itxi

Faktoria

Zubietako erraustegia

GuraSOS Bruselan: 'Garaiz gaude erraustegiaren kontratua eteteko'

Joseba Belaustegi bozeramaleak azaldu duenez, erraustegia egin ahal izateko Gipuzkoako Aldundiak zorpetze araudian egindako "tranpak" salatuko ditu GuraSOSek Europako Batzordearen aurrean.

  • 4:36 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bruselan hainbat eurodiputaturekin, Europako Sindikatuen konfederazioarekin eta Europako Batzordeko ingurumen zuzendaritzarekin batzarrak egitekoak ditu GuraSOS plataformaren ordezkaritzak.

Hegaldia hartu aurretik Joseba Belaustegi bozeramaleak azaldu du 'Faktoria'n Gipuzkoako Aldundiak Zubietako erraustegia egin ahal izateko egindako "tranpak" salatzera doazela. Belaustegiren esanetan, "Europak ezarritako zorpetze maila gainditu du Aldundiak erraustegia egiteko sinatutako kontratuak, asmo politiko bat jarri du legearen eta herritarren eskubideen aurretik".

Zubietako erraustegiko lanak martxan diren arren, Europako Batzordeak kontratua eteteko eskumena duela dio Belaustegik. "Gaia ez dago itxita. Europak badu ahalemana, tranpak salatzen badira, esku hartzeko. Garaiz gaude sinatutako kontratua eteteko. Garaiz gaude denon artean, plangintza modu parte hartzailean egiteko eta martxan diren obren inguruan irtenbide bat topatzeko".