Itxi

Faktoria

MABEL ARTZINIEGA

'Arraroa da hautaketa eten ez, baina epaimahaikideei espedientea zabaltzea'

Euskadiko Mediku Sindikatuko ordezkari Mabel Artziniegari ongi iruditzen zaio Osakidetzako Lan Eskaintza Publikoan errepikatuko diren azterketak test erakoak egitea.

  • 4:49 min
imagen player
imagen player
imagen player

Mabel Artziniegaren esanetan Euskadiko Mediku Sindikatuari ez zaio "gaizki iruditzen" hainbat espezialitatetan azterketak errepikatzea, baina Osakidetzak irregulartasunen inguruko azalpen nahikorik ez duela eman uste du.

"Egingo diren azterketak test erakoak izatea ongi iruditzen zaio sindikatu honi, garbiak izateko nahikoa berme ematen dutelako". Etorkizunean azterketa guztiak horrelakoak izatea nahi lukete, 3.000 galderako zerrenda batetik galderak aukeratuz, eta esperientziari orain baino garrantzia handiagoa emanez.

Traumatologia espezialitateko epaimahaiko sei kideri espedientea irekitzeari buruz Artziniegak dio errespetu falta dela espedientatuek komunikabideen bidez jakin izana horren berri. Gainera, azpimarratu du etorkizunean inork ez duela bere borondatez epaimahai hauetako kide izan nahi.