Itxi

Faktoria

Arrantza kuotak

'Berdela badago itsasoan, gehiago harrapatzeko tartea dago'

Miren Garmendiarekin, Gipuzkoako Arrantza-kofradien Federazioko idazkariarekin hitz egin dugu.

  • Berdela

    Berdelak

    5:15 min
imagen player
imagen player
imagen player

17 orduko negoziazioen ondoren, goizaldean iritsi da Europako arrantza ministroen akordioa: bost urtetan lehen aldiz, Europako Batasunak bere horretan utzi du Kantauriko legatz kuota, ia 6 milioi kilo dira eta antxoaren harrapaketa kopuruari ere eutsi diote. Baina, berdelaren kuota % 20 murriztea agindu dute.

Legatza eta antxoako kuota eustea albiste ona da euskal arrantzaleen iritziz baina ez dute ulertzen, berdelaren murrizketa. Miren Garmendia Gipuzkoako kofradien federazioko idazkariak 'Faktoria'n esan du ikerketa gehiago beharko dira, berdelaren kuota murrizteko arrazoiak "ez datozelako bat arrantzaleek esaten digutenarekin eta zientzialariek diotenarekin". Berdel gehiago harrapatzeko tartea badago, "gure kuota berehala agortzen da, berdela badago itsasoan" esan du Garmendiak.

Deskarteak

Urtarriletik aurrera arrantzaleek harrapatzen duten guztia porturatu beharko dute. Aspaldiko asmoa dela onartu du Garmendiak, 'pelajiko txikiekin hasita gara, baxurako kuotak ez du arazo handirik deskartearekin' baina, aurrerantzean legedi berriak ze eragin duen ikusi nahi dute. Kezkarako arrazoiak ikusten ditu, Gipuzkoako Kofradietako arrantzaleak, "gauzak nola kudeatu behar diren ez dagoelako argi".