Itxi

Faktoria

Errenta unibertsala

'COVID 19 krisian Espainiako gobernua planteatzen ari dena ez da errenta unibertsala'

Beatriz Plaza eta Adrian Zelaia ekonomilariak Faktoria albistegian

  • COVID 19 eta errenta unibertsala

    COVID 19 eta errenta unibertsala

    14:46 min
imagen player
imagen player
imagen player

COVID 19 birusak berarekin ekarri duen ezegonkortasunak, bete betean jo du milaka familien egunerokoan. Lan erreguzioak, soldata eta lanorduen murrizketa, horrek guztiak diru sarreretan eragin zuzena izan du. Egoera bideratze aldera, bat baino gehiago dira herritarrentzat errenta unibertsala eskatzen ari diren ahotsak. Luis de Guindos, Espainiako ministro ohi eta gaur egun Europako Banku Zentraleko kide dena izan da, horietako bat

Errenta unibertsalaren kontzeptua egoera honetan ekonomikoki bideragarria ote den jakiteko, bi ekonomilari elkartu ditugu Faktorian: Beatriz Plaza, EHUko ekonomia aplikatuko irakaslea eta Adrian Zelaia, EKAI CENTER-eko zuzendari ejekutiboa. Biek bat egin dute esaterakoan, Espainia mailan, herrialdeak duen zor mailarengaik errenta unibertsala bideratzea zaila dela. Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan egingarria ikusten du Beatriz Plazak baina, denbora epe labur baterako soilik. Italiako eredua kontuan hartzeko modukoa iruditu zaio Plaza irakasleari: 'herritarraren diru sarrera maila eta aberastasun maila kontuan hartzen dute, ez da tarifa finko bat'. Estatu BAtuen eredua jarri du Adrian Zelaiak: 'egoera zailean daudenentzat pertsonako 1200 euroko laguntza onartu du gobernuak eta 500 euro gehiago seme alaba bakoitzeko'. Zelaiaren ustez, hori da luis de Guidos Europako Banku Zentraleko kideak buruan duen eredua.