Itxi

Faktoria

Mertxe Aizpurua

“Moncloako itunak berpizteko bada, ez gara mahai horretan egongo”

Sanchezekin batzarra egin atarian EH Bilduk dio hark osatu nahi duen mahaian egongo direla, argitutakoan nola, norekin eta zertarako hitz egin nahi den.

  • Mertxe Aizpurua

    Mertxe Aizpurua, Euskadi Irratian

    4:45 min
imagen player
imagen player
imagen player

Mertxe Aizpurua EH Bilduk Diputatuen Kongresuan duen bozeramaileak Euskadi Irratiko 'Faktoria'n esan du prest daudela Pedro Sanchezek berreraikuntzarako ituna adosteko osatu nahi duen mahaian parte hartzeko, baldin eta akordio espiritua badago eta politika progresistak garatu nahi badira. Aldiz mahai horrek bilatzen duena Moncloako itunak berpiztea bada, ez direla egongo argi esan du.

Sanchezekin batzartu atarian hitz egin du Aizpuruak Euskadi Irratian. Gaurkoa bigarren bilera izango dute koronabirusaren  krisia hasi zenetik.

Eusko Alderdi Jeltzaleak ez bezala, EH Bilduk uste du mahai horretan ez dela soilik neurri ekonomikoei buruz hitz egin behar, osasunaren eta gizarte babesaren alorrean hartu beharreko neurriei ere heldu behar zaiela.

Aizpuruak nabarmendu du berak dakienagatik Espainiako gobernuak ez duela aurtengo urterako aurrekonturik aurkeztuko, datorren urteko prestatuko dituela zuzenean.