Itxi

Faktoria magazina

HERRI URRATS

"Egin topa Herri Urratsen alde, eta jarraitu Kanalduden egingo dugun saio berezia"

Oraindik garaiz dabil jendea Iparraldeko Ikastolen alde topa egin eta herriurrats@ikastola.eus helbidera bere mezua bidaltzeko. Horrela esan digu Pantxika Maitia Kanaldudeko kazetariak.

  • Milaka lagun elkartzen da urtero Seaskako lakuaren inguruan, Iparraldeko ikastolen alde

    Milaka lagun elkartzen da urtero Seaskako lakuaren inguruan, Iparraldeko ikastolen alde

    4:46 min
imagen player
imagen player
imagen player

Koronabirusa iritsi ez balitz, igandean izango litzateke Herri Urrats. Baina aurten bertan behera gelditu da Senpereko lakuaren inguruan egiten den festa. Hala ere, Seaskak eta Kanaldudek bat egin dute, eta saio berezia egingo dute eguerdian herri telebista honen webgunetik, zuzenean. Parte hartuko dutenen artean izango dira Seaskako eta Herri Urratseko lehendakariek, Pello Jorajuria eta Beñat Bidegain, baita Koldo Tellitu Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko lehendakaria ere.

Horrez gain, Herri Urrats jaiari eta Seaskari babesa eman nahi dioten herritarrek hala egin dezakete, topa eginez eta gehienez bost segundoko bideo bat bidaliz herriurrats@ikastola.eus helbidera. Kanaldudeko kazetari Pantxika Maitiak 'Faktoria'ri gogoratu dionez aurten jasotako dirua Kolegioen egoera hobetzeko izango zen, eta ez dute baztertzen ezohiko diru bilketa egitea, helburu hori lortzeko.