Itxi

Faktoria magazina

Sormenaren kabia

Alkizako "Sormenaren kabia", artistei bultzada emateko

Alkizan, Koldobika Jauregi artistaren "Ur Mara" museoan egin dute gaur, "Sormenaren Kabia"ren hirugarren edizioaren aurkezpena. Ostiralean zabalduko da artistentzat izena emateko epea.

  • Alkizako Ur Mara museoan elkarrizketa hasteko prest

    Alkizako Ur Mara museoan elkarrizketa hasteko prest

    17:42 min
imagen player
imagen player
imagen player

Kultura eta artea landa eremuko herri txikietan ere egin daitekeela erakutsi nahi duen ekimena da Sormenaren Kabia,  Alkizako udalak herriko eragileekin elkarlanean sortutako Fagus-Alkiza proiektuan kokatzen dena. Artistek hausnartu, sortu, esperimentatu eta esperientziak partekatzeko egonaldia eskeintzen du 2017 az geroztik. Aurten hiru asteko egonaldia izango da, aurreko urteetan baino aste bat gehiago. Diru laguntza bat eta bideo profesional bat ere eskeintzen diete. Udazkenean egonaldia egiteko orain eman behar da izena. Mundu osoko eta era guztietako artistei zabaldutako ekimena da eta bi aukeratuko ditu epai mahaiak..

Oinarrian natura, kultura eta gizakia dituztela, Koldobika Jauregik esan digu, batez ere artistei promozioan laguntzeko egonaldia dela. "Artistei bultzada eta tratu ona eman nahi diegu, ez bait da hori oso sarri gertatzen artearen mundu honetan" esan digu Koldobika Jauregik.

Iaz egonaldi artistikoa egin zuen eta aurten epai mahaiko kide izango den Nagore Legarreta argazkilariarekin ere hitz egin dugu Faktoria saioan, Alkizatik bertatik zuzenean egin dugun elkarrizketan. Argazkilariak hunkituta esan digu, "Alkizan sentitu duen beroa eta jendeari hartu dion kariñoa, pasada bat izan dela".

Alkizako Ur Mara museoan izan da hirugarren edizioaren aurkezpena gaur goizean.