Itxi

Faktoria magazina

ERAKUSKETA MONTEHERMOSON

"Gerra eta erasoak biderkatzeko ari dira baliatzen koronabirusa Ekialde Hurbilean"

Karlos Zurutuza eta Andoni Lubaki kazetari eta argazkilariek erakusketa jarri dute Gasteizko Montehermoso kulturunean, Turkiak Siriako Kurdistanen kontra egindako azken erasoen berri ematen duena.

  • "Exodoa, hondakinak aterpe" erakusketan ikus daitekeen Andoni Lubakiren argazkietako bat.

    "Exodoa, hondakinak aterpe" erakusketan ikus daitekeen Andoni Lubakiren argazkietako bat.

    20:23 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gasteizko Montehermoso kulturunean dagoen Exodoa, hondakinak aterpe erakusketak jarri gaitu gaurko bi gonbidatuen arrastoan, zehatzago esateko, argazki bilduma batek eta dokumental batek osatzen duten bildumak. Karlos Zurutuza eta Andoni Berriotxoa Gabiria, “Lubaki” kazetari eta argazkilariek osatutako lana da Gasteizen ikusgai dagoena.

Iazko urrian Sirian bizi diren kurduen kontra Turkiak egindako azken erasoa da erakusketa honen ardatza. Nazioarteko kazetari guztiak edo gehienak Kurdistango eremu horretatik atera ziren eraso gogor haren ondorioz, baina Zurutuzak eta Lubakik hara itzultzea erabaki zuten, gertatzen ari zen hura dokumentatuta uzteko, munduari gertatzen ari zenaren berri emateko. Lan hartatik 40 argazki eta Fatma gaztearen bizitza jasotzen dituen dokumentala bereizi dituzte, eta ekainaren 21 arte izango dira ikusgai Montehermoso kulturunean.

Bi egileak nazioarteko kazetaritzan eta bereziki Ekialde Hurbilean erreferentziazko kazetari eta argazkilariak dira. Karlos Zurutuza, hainbat kronika libururen egilea, Euskal Herriko eta atzerriko hedabideetan bere izen-abizenak ikustera ohitua gaituena, Jot Down aldizkariko Nazioarteko gaietako burua eta egindako lanarengatik kazetaritzari lotutako sari garrantzitsuak lortu dituena eta Andoni Lubaki argazkilaria, azken hamarkadan Ekialde Hurbileko eta Afrikako errealitateak gerturatu dizkiguna bere argazkiei esker eta munduko komunikabide eta agentzia handienekin kolaboratu duena.